Jendetza bildu zen Etxarrin, Osasuna eta Eibarren arteko lagunarteko partidan

Guaixe 2016ko abu. 29a, 15:49

Osasunako lehendakari ohi izandako Javier Bakaikoa Martich etxarriarra omendu zuten

Etxarri Aranatz futbol klubak lehen mailako futbol partida antolatu zuen agorrilaren 12an San Donato zelaian. Osasuna eta Eibar lehiatu ziren, Osasunako lehendakari ohia izandako Javier Bakaikoa Martich etxarriarra omentzeko Etxarri klubak antolatutako lagunarteko partidan. 2.500 lagun inguru bildu ziren partida ikustera eta ETBk eskaini zuen zuzenean. Partidan 0 eta 1 irabazi zion Eibarrek Osasunari. Futbolaren festa ederra izan zen, eta klubetik adierazi dutenez, azken hilabeteetan egindako lanak pena merezi izan zuen, futbol zelaia jendez beteta ikusita eta bi taldeen esker ona jaso eta gero. Bestetik, Etxarri Aranazko Udalak emandako laguntza eskertu zuen klubak.