Country eta bluegrass doinuak

Guaixe 2016ko ira. 8a, 11:24

Gaur, 19:30ean, Etxarri Aranazko plazan.

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak antolatutako Kultur programak Sakanan anolatutako hiru emanaldietako azkena hartuko du gaur Etxarri Aranatzek: Jo & Swiss Knife taldearen kontzertua. Jok (ahotsa, gitarra, mandolina, banjolelea, banjoa eta merlina), Swiss Knifek (ahotsa, suitcase-drum, koilarak, gitarra eta banjolelea), Alek (ahotsa eta kontrabaxua), Raffalok (gitarra) eta Quiffek (biolina) osatzen dute taldea.

Iruindarrak, 2014Ko erdialdetik dabiltza elkarrekin, amerikar-country doinuz betetako diskoa grabatzeko elkartu zirenetik. Hala, 2015eko hasieran Music from small pink diskoa argitaratu zuten eta ordutik kontzertuak emateari ez diote utzi. Joan den urteko udan Frantzian biratxo bat egin zuten eta hainbat musikari handirekin partekatu dute oholtza. Amerikako Estatu Batuetako 30. hamarkadako doinuak bai, baina eszenan punk-rock taldeen freskotasuna edo indarra duen taldea da Jo and Swiss Knife.

Osagarria, Enneco
Kultur programak turismo eskaintza osagarri bateko osatzen du herri bakoitzeko emanaldia. Etxarri Aranazko kasuan ostegunean Enneco, haritzaren memoria parkea doan bisitatzeko aukera izanen da. Patxi Abasolo, Nafarroa Bizirik Fundazioko lehendakariak, Enneco proiektuaren nondik norakoak eta aurreikusten diren eraikinen xehetasunak azalduko dizkigu. Bisitak ordubete inguru iraungo du eta interesa duen edonorentzat irekia eta doakoa izango da. Aurretik, hala ere, izena ematea komeni da: 663 908 306 telefonoan edo komunikazio@enneco.org e-postan.