Los tres mosqueteros irabazle Osasuna 3x3 Futbol Plazan

Guaixe 2016ko ira. 7a, 10:18

Etxarri Aranazko lehen mailako kanporaketa irabazi zuen taldeak irabazi du torneoko finala

Osasuna Fundazioak antolatutako 3x3 Futbol Plaza Txapelketako XII. Edizioko finalak jokatu ziren agorrilaren bukaeran Iruñeko Gaztelu Plazan. Etxarri Aranazko kanporaketan lehen mailan irabazleak izan ziren Los Tres Mosqueteros taldea –Mikel Iribarren, Iñaki Rekalde eta Eladio Javier Llorente– eta bigarren mailan gailendu ziren Las abejitas –Sergio Garrido, Joel Rescaldé eta Juan Suarez– aritu ziren final handi horretan. Aipatzekoa da lehen mailan Etxarriko txapeldun Los tres mosqueteros izan zela garailea. Trofeoa, tableta eta Fundazioko opariak jaso zituzten txapeldunek.