Etxarri futbol taldea IMQ Kopan

Guaixe 2016ko ira. 9a, 08:00

Igandean Beti Kozkorren kontra jokatuko du Etxarrin

Preferente mailako 2016-2017 liga hasi aurretik IMQ Kopa jokatzen ari da Etxarri Aranatz futbol taldea. Leitzako aurreraren kontra 1 eta 0 galdu zuten etxarriarrek asteburuan. Igandean Lekunberriko Beti Kozkorren kontra ariko dira San Donato zelaian, 17:30ean.