Etxarri Aranatz aurrera IMQ Kopan

Guaixe 2016ko ira. 12a, 09:28

Beti Kozkorren kontrako partida irabazi zuen Etxarrik. Final hamaseirenetan San Jorge izango du aurkari

Asteburuan IMQ Kopako 3. jardunaldia jokatu da. 3. multzoan, Etxarri Aranatzek 2 eta 1 irabazi zion Lekunberriko Beti Kozkorri larunbatean San Donaton jokatutako partidan. Beti Kozkorrek agintzen zuen baloia baina Etxarri partidan sartu zen eta Xabatek mustu zuen markagailua, Etxarri aurreratuz. Bigarren zatian Lekunberrikoek berdindu zuten, baina 67. minutuan Garatek garaipenaren gola sartu zuen eta 3 puntuak Etxarrin geratu ziren.

3. multzoko liderra Beti Kozkor da (6 puntu) eta Etxarri bigarrena sailkatu da, puntu berberekin. Final hamaseirenak urriaren 12an jokatuko dira eta San Jorge izango du aurkari Etxarri Aranatzek.