Haurtxokorako izen ematea zabalik

Guaixe 2016ko ira. 15a, 17:13

Musika eskolako eraikinaren beheko partean dago Haurtxokoa. Udalak sustatu baina gurasoek txandaka zaintza eginez kudeatzen den zerbitzua. Haurrek eta gurasoek jolasteko toki egokia da, ikasturteko astegunetan 16:45etik 20:00etara zabalik dagoena. Zerbitzu horretan izena eman nahi dutenek hilaren 26ra arteko epea dute. Udaletxean, 948 460 004 telefonoaren bidez edo info@etxarriaranatz.eus web orriaren bidez eman daiteke izena. Familiako 5 euro ordaindu behar dira. Ikasturtea prestatzeko hasierako bilera irailaren 30ean, asteazkenean, 19:00etan izanen da.

Etxarri Aranazko Udalak, bestalde, aurreratu du 12 eta 16 urte bitarteko gazteendako Gaztetxokoa ikasturte berrian larunbat eta igande arratsaldeetan zabalik izanen dela. Gurasoendako bilera lastailaren 13rako deitu dute eta bi egun geroago erabiltzaile posibleendako ate irekien saioa eginen da maisu-maistren etxea izandakoan.

Horrekin batera, Etxarri Aranazko udalak aisialdirako begirale lan poltsa sortzeko deialdia egin du. Lehiaketa-oposizio bidez zerrenda sortu nahi du udalak, etorkizunean behin behineko kontratazioak egiteko. Deialdiari buruzko argibideak www.etxarriaranatz.eus web orrian daude. Izen ematea bihar, 14:00etan, despedituko da.