Ura, tentuz

Guaixe 2016ko ira. 15a, 18:45

Ohi bezala, ur botila bete asmoz iritsi da txirrindularia iturri ondora eta urik gabe opatu du. Aldameneko tabernako terrazan dauden bezeroek gaztigatu dute udalaren bandoaz: “ura tentuz erabiltzeko, beharrezkoa den erabileretarako bakarrik erabiltzeko”. Udalak prebentzio moduan eman zuen aholku hori agorrilaren 5ean, Izan ere, azken bi hilabeteetako lehorteak bargan dagoen Amaiturrietako iturburuaren emaria murriztu du. Horrelakoetan, Lizarrustikoa erabiltzen da eta Etxarrin ez da ur eskasiarik izaten. Ura alferrik ez galtzeko iturria itxi zuen udalak. Txirrindulariari tabernan bete zioten botila.