Joxeja Maiza 11.a I. Nafarroa Xtremen

Guaixe 2016ko ira. 22a, 09:01

Joxeja Maiza.

67 km-ko proba egiteako 8 ordu eta laurden pasa behar izan zituen etxarriarrak

Larunbatean I. Nafarroa Xtrem mendi lasterketa jokatu zen Zubiri Esteribarren, bi distantziatan: 67 km-ko ultra traila eta 32 km-ko proba. 67 km-ko proba 191 korrikalarik osatu zuten eta Unai Santamaria izan zen azkarrena, zazpi ordu eta erdi ibilita (7:35:34). Joxeja Maiza etxarriarrak lan bikaina egin zuen eta 11.a sailkatu zen (8:16:55). Aitor Salinas 99.a sartu zen (10:44:52) eta Damian Andueza 119.a (11:11:51).
Bestalde, 32 km-ko proban Unai Oria gailendu zen 156 korrilariren artean (2:47:34).Juan Daniel Lakuntza 28.a iritsi zen (3:38:59), Iñigo Rekalde 46.a, Iñigo Etxarte 47.a eta Andoni Goñi 48.a, hirurak 3:55:00ra, Iñaki Morillas 60.a (4:02:08) eta Joxean Salgado 75.a (4:16:34).