Ahots eta txistu aireak dantzatzera

Guaixe 2016ko ira. 23a, 13:10

Larunbatean, 19:00etan, Etxarri Aranazko plazan.

Dantza eta musika ikuskizuna eskainiko dute bihar Etorkizuna dantza eskolak, Etxarri Aranazko abesbatzak eta abesbatza txikiak Burundar Txistulariekin batera. Azken hiru kultur erakundeak kioskotik ariko dira eta haren aurrean jarritako oholtzan dantzariak. Azken horiek euren koreografiak abesbatzen edo txistularien doinura dantzatuko dituzte. Bakarkako saioak ere izanen dira.

Egitaraua
Agurra (dantzariak eta abesbatza).
Esku dantza eta Lantzeko zortzikoa (dantzariak).
Axuri beltza (dantzariak, abesbatza txikia eta txistulariak).
Zuberoako makil joko (dantzariak).
Ipharadisi (abesbatza txikia).
Bazkal osteko kafera (dantzariak).
Calypso  (abesbatza txikia).
Ashera (dantzariak).
Otsagi (dantzariak).
Mendi aldera (abesbatza eta txistulariak).
Arin-arin (dantzariak).
Otxandio (txistulariak).
Ezpata dantza (dantzariak).
Gabiltzan kalez kale (abesbatza eta txistulariak).
Kaxarranka (dantzariak).
Bigarren kalez kale (abesbatza eta txistulariak).
Sagarra jo (dantzariak).
Ama begira zazu (abesbatza).
Kukutza (dantzariak).
Kantatzera nuazu (abesbatza).
Maruxa (dantzariak).
Kitolis (abesbatza).