Bilera gelen eskaera epea

Guaixe 2016ko ira. 29a, 17:25

Etxarri Aranazko Udalaren eraikina da maisu-maistren eraikina, ikastolak hutsik utzitakoa. Han herriko taldeei eta eragileei bilerak egiteko gelak uztea erabaki du udalak. Horretarako talde eta eragile interesatuek udaletxean eskaera egin behar dute. Epea lastailaren 10ean despedituko da. Udalak bi baldintza jarri ditu: taldeak irabazi asmorik ez izatea eta Etxarri Aranatzen jardutea.