Ferietako asteburua

Guaixe 2016ko ira. 30a, 12:43

Azienda erakusketa, azoka eta kirol probak igandean, tailerrak, auzatea eta beste larunbatean.

Bihar arratsaldetik aurrera zerekin gozatu izanen da Etxarri Aranatzen, ferietako asteburua baita. Bihar tailerrekin eta ikuskizunekin haurrek arratsalde-pasa ederra izanen dute. Auzateak eta salbeak gau girorako atea zabalduko dute, dantzaldiarekin ordu txikiak arte luzatuko dena.

Igande goiz-eguerdian plazak Etxarriko azienda erakusketa hartuko du: zaldi-behor, lau behi arraza, txerri, asto, ardi eta ahuntz loteak izanen dira ikusgai. Plazan bertan lehen sektoreko ekoizleen eta artisauen salmenta postuak izanen dira, hamarna. Aurrenekoen salmahaietan ardoa, txakolina, taloa, gazta, karakolak, txerrikiak, patatak, baratxuriak, oilaskoak, eztia, ogia eta beste erosteko aukera izanen da. Bestalde, artisauen artean honakoak izanen dira: kristala, haurrendako artilezko arropa, boltsoak, zura, adarrak, zilarrezko bitxigintza, ukenduak… Baiza etxeak bere makineriaren erakusketa antolatu du.

Egitaraua
Lastailak 1, larunbata
17:00etan Talo tailerra, Saralegitarrekin.
17:30ean Monoziklo tailerra.
18:30ean Bordetxe abere zirkoa.
20:00etan Auzatea, Karrikestu elkarteak eskainia.
20:00etan Salbea.
20:30etik 22:00etara Dantzaldia Tximeleta taldearekin.
22:00etan Zezensuzkoa.
00:30etik 3:30era Dantzaldia Tximeleta taldearekin.

Lastailak 2, igandea
10:00etatik 15:00etara Etxarriko aziendaren erakusketa.
        Ekoizle eta artisauen azoka.
11:00etan XLI. Mendira Joan-Etorria.
11:15ean Auzatea Larrañeta elkarteak eskainia.
13:00etan Nafarroako II. mailako Aizkora Txapelketako finala, frontoian.
13:30ean Sakanako artzainen XIII. Gazta Txapelketa.
17:30ean Sukaldaritza dibertigarria eta txalaparta tailerrak.
19:00etatik 22:00etara Dantzaldia Alaiki taldearekin.
21:00etan Zezensuzkoa.
Goizean Sakanako trikitilariak.