Beunza eta Perez garaile Etxarrin

Guaixe 2016ko urr. 3a, 13:49

Katarain lakuntzarra hirugarrena izan zen eta Aritz Munarriz laugarrena eta lehen etxarriarra

Sakandarrak 41. Etxarri Aranazko Mendira Joan Etorrian
1.Mikel Beunza (Alkotz): 46:11
3.Beñat Katarain (Lak): 46:52
4.Aritz Munarriz (Etx): 48:24
6.Joxeja Maiza (Etx): 49:54
7.Gorka Santesteban (Etxarren): 50:50
8.Ander Unzurrunzaga I. (Etx): 51:02
12.Alatz Agirre (Arb): 52:44
14.Fidel Jimenez (Etx): 52:52
16.Alberto Razkin (Etx): 53:02
18.Beñat Anda (Etx): 53:43
19.Eukeni Goikoetxea (Alts): 53:59
22.Iker Flores (Urd): 54:06
23.Aitor Hernaiz (Lak): 54:07
24.Ander Unzurrunzaga G. (Etx): 54:10
29.Fran Araña (Arb): 55:05
31.Aitor Mozo (Lak): 55:13
33.Txomin Igoa (Etx): 55:29
39.David Mutiloa (Irur): 56:25
40.Patxi Cano (Alts): 56:28
44.Jorge Holgado (Alts): 56:52
45.Xuban Aratz Mendiola (Etx): 56:58
48.Juan B. Mariñelarena (Etx): 57:44
49.Fermin Azkargorta (Itur): 57:48
51.Andoni Azanza (Alts): 58:21
52.Iñaki Alvaro (Alts): 58:42
53.Alfredo Amillano (Arb): 58:45
54.Julen Paniagua (Urd): 58:45
55.Asier Estarriaga (Etx): 58:55
56.Iban Verdugo (Etx): 59:31
58.Ibon Ubeda (Etx): 59:47
60.Carlos Mañeru (Etx): 59:48
61.Gorka Arratibel (Etx): 59:52
63.Bernardo Gartziandia (Etx): 59:59
64.Iñaki Azkona (Irur): 1:00:14
67.Jon Zabaleta (Etx): 1:02:22
68.Kimetz Garde (Etx): 1:02:36
70.Juanjo Mintegi (Etx): 1:02:59
71.Santi Agirre (Itur): 1:03:02
72.Jon Goikoetxea (Etx): 1:03:06
73.Patxi Urrestarazu (Etx): 1:03:15
75.Alberto Martinez de Lagran (Etx): 1:03:40
83.Eneko Lazkoz (Etx): 1:05:27
84.Erkuden San Martin (Etx): 1:05:48
85.Maite Zabaleta (Etx): 1:06:16
86.Joseba Galartza (Etx): 1:06:22
87.Xabier Etxeberria (Etx): 1:06:43
89.Xabier Urrestarazu (Etx): 1:07:12
90.Johannes Garde (Etx): 1:07:12
91.Maria Goikoetxea (Etx): 1:07:22
92.Ander Rosado (Arb): 1:07:28
94.Mikel San Martin (Etx): 1:07:54
96.Hanot Garde (Etx): 1:08:18
97.Martin Hualde (Alts): 1:08:22
98.Iñaki Garziandia (Etx): 1:08:46
100.Araitz Jaka (Etx): 1:08:51
103.Unai Urrestarazu (Etx): 1:09:30
104.Patxi Garcia (Alts): 1:11:06
105.Aritz Igoa (Etx): 1:11:25
110.Patxi Atxa (Etx): 1:17:59
111.Anaitz Igoa (Etx): 1:18:25

 

Eguraldia lagun, eta Etxarriko feriek bikain girotuta, Udaberri elkarteak antolatutako 41. Mendira Joan-Etorria jokatu zen igandean. Nahiz eta lasterketa Nafarroako Mendi Lasterketen Koparako baliagarria ez izan, hori ez zen horrenbeste nabaritu parte-hartzean, 2015ean 131 korrikalari izan baitziren eta aurten 115. Aipatzekoa da 115 korrikalarien artetik 59 sakandarrak zirela, gehienak etxarriarrak, probak herrian duen estimuaren erakusgarri.

Katarain hirugarrena eta Munarriz laugarrena
Goizeko 11:00etan ekin zioten Etxarriko plazatik aterata Urbasa-Andiako bargara, etxarriarrek maiatza jartzen duten tokira, Hartzabaleraino (1.065 m) iristen den probari. Hara igo eta jaistea zen erronka (10 km, 572 m-ko desnibela). Egun dotorearekin, Mikel Beunzak hartu zuen hasieratik aurrea eta bera iritsi zen lehena Hartzabaleraino (28:10). Alkotzekoak jaitsieran ere erritmoari eutsi zion eta helmugara bakarrik iritsi zen (46:11), plazan bildutako jendetzaren txalo zaparrada artean. Hori bai, ez zuen lortu 2001ean Juan Mari Garinek ezarritako errekorra (42:50) gainditzea eta errekorra apurtuz gero 500 euroko Olalde gaztak saririk gabe geratu zen. 16 segundora sartu zen Iñaki Mihura arraioztarra (46:27) eta 41 segundora Beñat Katarain lakuntzarra (46:52). Aritz Munarriz etxarriarra izan zen laugarrena eta lehen etxarriarra (48:24), seigarrena iritsi zen Joxeja Maiza bigarren etxarriarra (49:54) eta helmugara 8.a iritsitako Ander Unzurrunzaga (51:02) izan zen probako lehen beteranoa eta hirugarren etxarriarra.

Virginia Perezek ez zuen areriorik izan
Emakumezkoetan harrigarria izan zen Virginia Perez gasteiztarrak erakutsitako maila. Sailkapen orokorrean 11.a iritsi zen Perez (52:18) eta 8 minutu pasa atera zizkion Oihana Arratibel ordiziarrari (1:00:58). Hirugarrena Irene Genbe zizurtarra izan zen (1:01:27). Lehen beteranoa Rocio Risquez valentziarra izan zen (1:03:15). Lehen sakandarra eta etxarriarra Erkuden San Martin izan zen, helmugan 84.a (1:05:48). Bigarren etxarriarra Maite Zabaleta (1:06:16) eta hirugarrena Maria Goikoetxea (1:07:22).

Irabazleek 100 euro, txapela eta sari berezia jaso zuten, bigarrenek 75 euro eta sari berezia eta hirugarrenek 50 euro eta sari berezia. Lehen etxarriarrek, aldiz, 50 euroko saria eta Xalok saria jaso zuten. Bigarren eta hirugarren etxarriarrendako eta lehen beteranoendako ere sari berezia izan zen. Korrikalari guztiek oroigarria jaso zuten eta bukaeran, Udaberri elkarteak prestatutako auzate bikainaz gozatzeko aukera izan zuten.