Beste txapela bat Bakaikoarendako

Guaixe 2016ko urr. 4a, 12:13

Espainiako 22 urtez azpiko Kopako binakako txapelduna da Joanes Bakaikoa, Jorge Sanchez errioxarrarekin batera

Asteburuan Espainiako 22 urtez azpiko Pilota Kopako finalak jokatu ziren Almerian. Binakako finalean Joanes Bakaikoa etxarriarrak eta Jorge Sanchez errioxarrak 10 eta 4 eta 10 eta 6 irabazi zieten Adrian Pradori eta Joseba Sarasari. Beraz, beste trofeo bat bildu du pilotari afizionatu etxarriarrak.