Mikologia eta botanika klasea

Guaixe 2016ko urr. 7a, 13:30

Igandean, 10:00etatik 17:00etara, plazan. Euria eginez gero frontoian.

Bertako zizaz eta landarez betetako mahai luzeak. Mikologian eta botanikan zaletuak direnendako gozamena. Eta interesa dutenendako ikasgela. Horretan bihurtuko da Etxarri Aranazko plaza etzi. Antolakuntzan ari den Ventura Mundiñanok esan digunez, “momentus zize klase gutxi de. Jendie onttuek hartzen ai dala esaten dau. Eurik ez eitten landare batzuk ez de hain polittek ta beste batzuk sekatu ein die”.  Baina erakusketa “politte atiako” dela ziurtatu digu. Aurreko urteetan bezala, zizak dastatzeko aukera izanen da. Iturri Eder, Derry, Iratxo, Leku Ona eta Xapatero tabernetan zizak osagai dituzten pintxoak izanen dira.