Euskal erbesteaz jakiteko

Guaixe 2016ko urr. 7a, 13:52
Iñaki Egaña. Argazkia: www.irutxuloko.hitza.eus

Oroimenetik askatasunera, zutik dirauen herria lelopean hitzaldia eta ekitaldia antolatu ditu ezker abertzaleak biharko. 11:30ean Euskal Memoria fundazioko Iñaki Egañak hitzaldi aurkezpena eginen du kultur etxean: Iheslariak. Euskal erbestea 1936-2015. Hura despedituta, 13:00etan, kanpo santuan lore eskaintza eginen da. Aurten Juan Inazio Erdozia, Axio, hil zela 37 urte bete dira.