Etxarri IMQ Kopatik kanpo

Guaixe 2016ko urr. 13a, 08:58

San Jorge taldeak 2 eta 1 irabazi zion Etxarriri

Asteazkenean IMQ Kopako final hamaseirenak jokatu ziren. Etxarri Aranatzek San Jorgerren kontra jokatu zuen eta bi taldeak parez pare aritu ziren. Etxarrik ligan minutu asko ez dituzten jokalariak atera zituen, trebatzeko. 20. Minutuan San Jorge aurreratu zen, baina Migelek bana berdindu zuen 10 minutu beranduago. Bigarren zatia hasi eta berehala San Jorgek bigarren gola sartu zuen. Etxarrik aldaketak egin zituen eta jokoa hobetu zuen, baina markagailua ez zen mugitu eta Etxarrik agur esan behar izan dio IMQ Kopari.