Agirre Iruñea Kantuan kontzertuan

Guaixe 2016ko urr. 14a, 14:17

Juanpa Agirre tximeletarekin kantatzen.

Angel Mariezkurrena Deskargak antolatuta, Iruñeko Baluarteko areto nagusiak laugarrenez Iruñean Kantuan jaialdia hartuko du, larunbatean, 20:00etan. Euskal Herriko folklorea kantu eta musika moduan bilduko du emanaldiak. Baina kontzertuak ikus-entzuleen parte hartze aktiboa bulkatuko du. Hainbat izanen dira oholtzatik pasako diren abeslariak eta horien artean Juanpa Agirre etxarriarra izanen da.