Joxeja Maiza 17.a Hiru Haundietan

Guaixe 2016ko urr. 17a, 14:38

Gorbeia, Anboto eta Aizkorri 13 ordu pasatxotan batu zituen

Sakandarrak XX. Hiru Haundietan
1.Iokin Garai: 11:18:25
17.Joxeja Maiza: 13:03:11
21.Ander Erize: 13:15:19
33.Jon Otermin: 13:41:10
34.Alvaro Ramos: 13:43:25
121.Xabier Bergera: 15:41:55
196.Aitor Salinas: 16:42:59
305.Aran Larrañaga: 17:52:41
409.Joseba Gorritxo: 18:51:55
*Oharra: Sailkapenean ez da korrikalarien herriaren informaziorik ematen eta gerta daiteke sakandarren baten datua hartu ez izana.

Asteburuan jokatu da XX. Hiru Haundiak mendi lasterketa. Ostiralean gaueko 12:00etan Gopegitik abiatuta, Gorbeia, Anboto eta Aizkorri batu dituen lasterketa, proba Araian despeditzeko. Lasterketa 959 mendi korrikalarik osatu zuten eta hainbatek ezin izan zuten bukatu. Iokin Garai (11:18:25) eta Leire Martinez (13:31:38) izan ziren irabazleak, meritu handiz. Hainbat sakandar lehiatu ziren eta azkarrena Joxeja Maiza izan zen. Etxarriarrak 13 ordu pasa behar izan zituen (13:03:11).

Hainbat korrikalarik ezin izan zuten proba despeditu, Jose Luis Beraza uhartearra tartean. Anboto jaisten hasi bezain pronto ezker hanka trabatuta geratu zitzaion haitz batean, kolpea hartu zuen eta minak jarraitzen zuela ikusita, 50 km-ko horniduran proba uztea erabaki zuen.