Beilatoki berria

Guaixe 2016ko urr. 28a, 08:12

kolaboratzaileak

Guk ez dugu heriotza aldentzerik nahi.

Gure familietako hildakoak gure familien arteko goxotasunean agur esatearen aldekoak gara, dudarik gabe. Gureak direlako!!!

Heriotza bizitzaren alde ezinbestekoa dela ezin dugu ukatu. Gure hildakoei azken agurra ematea gure esku dago, bakarrik gure esku, ez du zerikusirik non, herrian, aldemenean, auzoko lokalean…
Gure eskaerak ez du inor aldentzerik nahi, guk ez dugu hildakoaren azken uneetako bakearen aurkako ezer, ezta ere haren familiaren saminarekin ezer… errespetu ikaragarria besterik ez.

Modu anitz desberdinak egon daitezke dolua eramateko… batzuk elizkoiak… beste batzuk zibilak… negarrak… tristurak… beltzez jantziak besteak… nork esan nola bideratu gure barruak?… nola eraman utzitako hutsunea?? zeinek esango digu zein den modurik egokiena???
Hau ez da gure eztabaida. Batzuk psikologoen laguntza jasoko beharko dute… Beste batzuk dolu talde bat bilatu dute… besteen bihotz mina partekatuz…
Eta nola ez… askok eta askok, isilean eta familia giroan, aurrera jarraituko dute nola edo ahala egunerokotasunean senide kuttuna bihotzez gogoratuz eta maitatzen jarraituz.

Goian bego.

Herrian edo hobe esan etxe aurrean, heriotzaren inguruko negozioa zabaltzear dago. Prest gaude heriotza eguneroko bizitzaren parte bizia izatea?
Guk gai hori ondo eraman arren, geure familiari eragin diezaion barru janari aurre egiteko gauza al gara?… Gure etxera datorren edonori gora behera hori eskaini nahi diogu?

Norbaitek pentsatu al du ondoan gauden bizilagunen aukera zein den edo zein izan daitekeen?
Badirudi ezetz… Inori ez zaio inporta gure bizitzaren bakea… Inork ez digu behintzat bizilagun garenoi gure iritzia eskatu… Horrek benetan haserrarazi gaitu!!!

Gure eskaera garbia da:
Ez dugu beilatokiaren aurkako ezer… kokapena aldatzea besterik ez!!!
Beste nonbaiten kokatzea posible da!!!!!

Maria Puy Gorriz Nagore
Kaltetuen plataformaren izenean