Indonesiako eta Letoniako abesbatzen bisitak

Guaixe 2016ko urr. 30a, 12:03

Bihar, 19:30ean Irurtzungo elizan eta, asteartean, 19:00etan Etxarri Aranazko elizan.

Tolosako 48. Nazioarteko Abesbatza Lehiaketan parte hartzen duten abesbatzekin osatzen da Nafarroako Abesbatzen Elkarteak antolatutako 22. Nazioarteko Abesbatzen Zikloa. 22 emanaldi ditu zikloak; Batavia madrigal singers lehenik, Irurtzunen, eta Balta emakumezkoen abesbatza, bigarrenik, Etxarri Aranatzen.

Batavia Madrigal Singers Indonesiako koru misto onenetakoa da. Prestigiozko lehiaketetan sari gehien lortu dituen Indonesiako abesbatza da. Ongi prestatutako eta trebatutako abeslariez osatua, hainbat genero, estilo eta zailtasun mailetako lan koralak interpretatu ditzake.

1996an sortua, gaur egun Jakartako abeslari amateurrez osatzen da taldea. Adin, jatorri etniko, lanbide eta erlijio desberdinak dituzte. Koro-kide guztiak kontu handiz hautatu ziren, lehiazko entzunaldien bitartez. Hasieratik Avip Priatna izan da abesbatzaren zuzendaria. Bere aparteko musika talentuaren, eskarmentuaren eta gidaritza sendoaren bitartez, Avipek bikaintasun artistikoko maila goreneraino eraman du korua. 2011n historia egin zuten Torreviejan, Habaneren eta Polifoniako Nazioarteko 57. Lehiaketan bost sari irabazita.

1954tik egiten den lehiaketa horretan koru batek inoiz emandako saiorik onena izan zen. Hurrengo urtean Sari Nagusia lortu zuten Varnan (Bulgaria); horri esker, 2013an Kantu Koraleko Europako Sari Nagusian parte hartzeko aukera izan zuten, 2012ko beste Grand Prix irabazleen aurka. Lorpen zeharo nabarmena izan zen; izan ere, Kantu Koraleko Europako Sari Nagusian lehiatu den Indonesiako lehen korua izan da, eta bakarra. 2015ean Marktoberdorfeko (Alemania) Ganbera Koruen Nazioarteko Lehiaketan parte hartu, eta hirugarren saria irabazi zuen.

Egitaraua    
Abestia Egilea Moldaketa
Canticum novum   Ivo Antognini
Deus in adiutorium meum intende Juan Gutierrez de Padilla  
Ehre sei gott in der h…he Felix Mendelssohn  
O magnum mysterium Javier Busto  
Wade in de water   Allen Koepke
O nata lux Guy Fobesw  
Gloria patri Budi Susanto Yohanes  
Hentakan jowa Jen Steven  
Karena hau ada Farman Pumama  
Benggong   Ken Steven
Aritz adarrean / Katalin Julen Ezkurra  
Imagine John Lennon Nilo Alcala
Circle of life Elton John Anna Tabita-Piquero
Pal so seong Hyowon Woo  

Letoniarrak Etxarrin
Balta abesbatza polifonia sailean lehiatuko da Tolosan. Mära Marnauzak zuzentzen duen abesbatza 32 emakumek osatzen dute. Marnauza irakaslea ere bada, eta bere ekimenez sortu zen Balta abesbatza 1999an. Ordutik bera da zuzendaria eta zuzendari artistikoa. Nazioarteko lehiaketetan arrakasta handia izan du Letoniako abesbatzak.

Palmaresa
2015.- Lehen saria emakumezkoen abesbatzen kategorian Marktoberdorfeko (Alemania) 14. Lehiaketan eta Carl Orff-Stiftung Diessen am Ammersee Sari Berezia, lehiaketan estreinatutako obra koralaren interpretazio onenari.
2014.- Urrezko domina 8. World Choir Games txapelketan, Rigan (Letonia).
2013.- Sari nagusia, lehen saria, eta nahitaezko obraren interpretazio onenaren saria «Letoniako XXV. Kantu eta Dantza Jaialdiko» abesbatza-lehiaketan.
2011.- Bi urrezko domina Musika Koralaren II. Sari Nagusian, Austrian.
2009.- Lehen saria Nazioarteko XIX. Musika Jaialdian, Namestovon (Eslovakia), erlijio-musikaren kategorian.
2005.- Sari Nagusia INTERKULTUR X Nazioarteko Abesbatza Lehiaketan (Hungaria).
2002.- Lehen saria emakumezkoen abesbatzen kategorian, hirugarren saria herri-musikaren kategorian eta J. Tamulionisen obra baten interpretazioari saria, Unibertsitateko Abesbatzen XVII. Nazioarteko Lehiaketan, Txekiar Errepublikan.