Pertsonaia hilezkorrekin dantzan

Guaixe 2016ko urr. 28a, 13:23

Larunbatean, 17:30ean, Etxarri Aranazko kultur etxean.

The dancing dead antzezlanak hip hop eta breakdance erritmoan kontatutako hiru istorio kezkagarri biltzen dira. Mila gudutatik bizirik ateratakoak dira protagonistak eta zonbiei, banpiroei eta beste izaki hilezkor batzuei aurre egin beharko diete. Hilezkorrak dira, bai, baina oso dantzazaleak. Emozioak, suspensea, umorea eta izualdiren batek osatzen dute The Dancing Dead emanaldia. Dantzatzeko gogoa kutsatzen duen birusa! Quiero teatroren obra 7 urtetik gorakoendako dago gomendatuta.

Fitxa
Antzezleak: Aida Martinez, Iskander Andueza, Rafa Arenas, Laura Alonso, Amaia Muñoz, Asier Gonzalez / Thiago Almeida
.
Zuzendaritza: Aida Martinez, Fermin Izko, Belen Alvarez
.
Argiak eta soinua: Fermin Izko