Udalekoak eta A13koak Arrankudiagan

Guaixe 2016ko aza. 10a, 13:32

Erabakitze eskubideari buruzko herri galdeketa duela bi urte egin zuten Arrankudiaga-Zollon. Hura sustatu zuen Ados plataformak bigarren urteurrena ospatu zuen igandean herritarrak ardatz ziren egitarau batekin. Eguerdian ekitaldia egin zen eta han presente izan ziren Etxarri Aranazko alkate Eneka Maiz, Joxi Bakaikoa alkate ohia eta Joxe Aldasoro zinegotzia, baita 2014an Etxarrin herri galdeketa sustatu zuen A13 plataformako Susana Sureda eta Manu Gomez ere.

Bi herrietan 2014an erabakitze eskubidearen inguruko galdeketak egiteaz aparte, frankismoaren ondorengo urteetan Euskal Herriaren eskubideen defentsan erreferentzia izateak lotzen ditu. Garai haietan independentziaren aldeko agiria onartu zen Arrankudiaga-Zollon eta Etxarri Aranatzen alkateen bilkura deitu zen. Bi herrien arteko senidetzea proposatu da.