Karasatorre Izeta sariketan aritu zen

Guaixe 2016ko aza. 15a, 15:14
Saats bertsotan. Argazkia: Nafarroako Bertsozale Elkartea.

Izeta bertso sariketako finala Elizondoko Eskisaroi jatetxean jokatuko da ostiralean, 21:00etan. Finalerako txartela Alazne Untxalok, Iker Gorosterrazuk, Joanes Ilarregik eta Patxi Castillok eskuratu zuten ostiralean. Barañainen jokatutako kanporaketan 10 bertsolari gazte aritu ziren bertsotan, haien artean Saats Karasatorre. Etxarriarrak ezin zuen sailkatu. Finalerako txartelak 948 143 747 telefonoan edo nafarroa@bertsozale.eus posta elektronikoan erreserbatu daitezke.