Auzolan berria Ennecon

Guaixe 2016ko aza. 17a, 18:59

Atzo parkean jarritako informazio paneletako bat. Argazkia: www.enneco.org

Bestalde, Etxarri Aranazko Udalak eta Nafarroa Bizirik fundazioak akordioa sinatu zuten pasa den ostegunean. Udalak fundazioari lurren erabilera 35 urterako utzi dizkio. Haritzaren memoria parkearen proiektuaren administrazio bidea bukatuta, eraikuntzarenari helduko diote orain. Eta hor auzolanak pisu handia izanen du. Horretarako, hainbat lan batzorde sortuko ditu fundazioak.

Enenco, haritzaren memorian parkea boluntarioen laguntzari esker gauzatzen ari da pixkanaka. Atzo  parkean barna informazio panelak jarri zituzten. Larunbaterako eguraldi iragarpenak eguraldi ona agindu dutenez, auzolan berria deitu dute. Helburua estalpea eraikiko den tokian hasiko zuloa despeditzea. 9:00etatik 13:30era bitartean izanen da auzolana. Parte hartu nahi duenak arduradunarekin jarri behar du harremanetan 676 865 239 telefonoaren edo auzolanaenneco@hotmail.com e-posta bidez (Karlos). Parte hartzerko gonbidapena luzatu diete sakandarrei.