Joseba Tapia, gitarra eskuetan

Guaixe 2016ko aza. 25a, 11:33

Gaur, 22:30ean, Etxarri Aranazko kultur etxean.

Joseba Tapia musikariak bere proiektu berrirako trikitixa utzi eta gitarra hartu du. Zuzenetarako egitasmo berri horretan Tapiak bere kantutegiko 14 kanta berritu ditu. Ukitu elektrikoa eman die eta rock usaina darie, 90eko hamarkadan Tapia eta Leturia Band-ekin egin zuen moduan.

Aurreko diskoa, Tximela kapitainaren izarrak, ia berak bakarrik grabatu zuen, hainbat instrumentu joz. Jendaurrera, ordea, gitarra klasikoarekin eta ahotsarekin eraman zituen. Bi urte oholtzatatik baztertuta egon ondoren, Tapia bueltan da eta ez du gitarra baztertu. Gehien-bat bere bakarkako diskoetatik aukeratutako aleekin errepertorioa osatu du. Haiek kantatzeko Tapiak Besamotzak izeneko bandarekin aurkeztuko ditu Etxarri Aranatzen gaur. Honako musikariek lagunduko dute oholtzan: Dani Narbarte (trikitixa eta gitarra), Iñigo Telletxea (baxua) eta Iker Iriarte (bateria).