Beilatokia mustuta

Guaixe 2016ko abe. 1a, 18:24

Izarra enpresak Kale Nagusiko 2. zenbakian duen beilatokia igandean mustu zen. Ekitaldian enpresako kudeatzaile Mikel Idoate, hileta zuzendari Fernando Berasain eta beilatokiko arduradun Osane Goikoetxea izan ziren. 120 metro karratuko azalera hartzen du beilatokiak eta beilarako gela bat du. Enpresak Sakanari urteko egun guztietan 24 orduz zerbitzua eman asmo dio.

Enpresako arduradunek azaldu dutenez, beilatoki zabal, argitsu eta modernoa sortu nahi izan dute, eta aldi berean, erosoa eta atsegina gertukoak babestua sentitzeko. Euren goiburua zein den gogorarazi dute: “enpatia, hurbiltasuna eta begirunea”.