Bi urtean behin jokatzen da Nafarroako bertsolari txapelketa. Heldu den urtekoa 43. edizioa izanen da. Final-laurdenetako fasea otsailaren 18an hasiko da eta txapelketa apirilaren 8an despedituko da. 35 bertsolarik eman dute izena hartan parte hartzeko.
Baina txapelketa hasi aurretik kanporaketa saioa izanen da. Bederatzi bertsolarik hartuko dute parte kanporaketan, txapelketan estreinakoz izena eman dutenak. Kanporaketako lau onenak txapelketako final -laurdenetarako sailkatuko dira. Hona bederatzikotea: Sahats Aleman (Barañain), Ander Baiano (Barañain), Ainara Ieregi (Barañain), Mintxo Astiz (Barañain), Joanes Illarregi (Leitza), Aitor Irastortza (Azpirotz), Joana Ziganda (Oskotz), Luis Mari Larreta (Aldatz) eta Saats Karasatorre (Etxarri-Aranatz).
Lana
Bederatzikoteak honako lana egin beharko du: zortziko handian binaka gaia emanda hiruna bertso, zortziko txikian binaka ofizioka hiruna bertso, aurreneko puntua emanda, bi bertso zortziko txikian eta, azkenik, hitza emanda bertso bana. Saioa Alaitz Rekondok aurkeztuko du eta epaile lanetan Nerea Bruño, Mikel Beaumont, Izaro Mitxelena eta Ekintza Landa ariko dira.