Irati Igoa, Nafarroako txapeldun bikoitza

Guaixe 2016ko abe. 15a, 10:12

Nafarroako 22 urtez azpiko Nafarroako Pala Txapelketa irabazi du etxarriarrak Izar Parot etxarriarrarekin eta Nafarroako Gazteen Mailako Txapelketa irabazi du Uxue Mendinueta etxarriarrarekin

Irati Igoa Sesmaren etxean txapelak non jarri, tokia ezin egin ibiliko dira. Izan ere, kirolari peto-petoa da Irati. Futbolaria batetik, Altsasu taldeko kidea, asteburuan Nafarroako selekzioarekin Espainiako Txapelketan ariko dena, eta palista bestetik, Gure Pilota taldeko kidea. Herri kiroletan egiten duen lana aipatu gabe.

Palista lanean azken bi aste hauetan Nafarroako bi txapel lortu ditu etxarriarrak. “Aurreko astean Nafarroako Paleta Goma Txapelketako 22 urtez azpiko finala jokatu genuen nik eta Izar Parot etxarriarrak, Uxue Mendinueta eta Ane Eskala etxarriarren kontra. Laurak Etxarriko Gure Pilotakoak gara. Izarrek eta biok irabazi genuen, 30 eta 26. Eta ostiralean Nafarroako Gazteen Mailako finala jokatu genuen Uxue Mendinuetak eta nik, Espinal taldeko Goretti Urtasunen eta Maider Ardanazen kontra. 30 eta 18 irabazi genien eta txapela Etxarrira ekarri genuen” azaldu digu Nafarroako txapeldun bikoitzak.

Bitartean, Sakanako Emakumezkoen Pala Txapelketan murgilduta daude aipatu palista guztiak, 2. mailan. Emango dute zer esan, zalantzarik gabe.

Aristorena txapeldun
Nafarroako Paleta Goma Txapelketako beste txapela bat Etxarrira etorri da. Yanira Aristorena etxarriarrak eta Maite Ruiz de Larramendik maila absolutuko Nafarroako Paleta Goma Txapelketa irabazi zuten, Susana Munetari eta Ines Larrioni 30 eta 24 irabazi ondoren.