Txapeldunak etxean kantari

Guaixe 2016ko abe. 16a, 12:26

Igandean, 19:00etan, Etxarri Aranazko elizan.

Etxarri Aranazko abesbatzak asteburuan 18. Zumarragan Abesbatzen Sari Nagusian guztia irabazi ondoren etxean kantatuko du. Eguberritako kontzerturako Zumarragan saria eman dion polifoniako eta folkloreko egitaraua aletuko du abesbatzak. Hori aurreneko zatian izanen da. Bigarrena hasteko Abesbatza txikiari lekukoa pasako dio. Hark hiru kanta eskainiko ditu eta, ondoren, nagusiekin batera despedituko dute emanaldia. Pentsatzekoa da etxarriarrek Zumarragan lortutako balentria txalo zaparradarekin aitortuko dutela.

Egitaraua
1. zatia
Ave Regina Caelorum Tomas Luis de Victoria
Richte mich, Gott Felix Mendelsshon
Villarosa Sarialdi Thomas Jennefelt
Te veo, Ejea Sergio Jimenez Lacima
Kantatzera nuazu Koldo Pastor
Ama begira zazu Victor de Zubizarreta Arana
Zure boza Xabier Sarasola
Kitolis Luis de Aranburu
   
2. zatia
Abesbatza txikia
Bizirik gaudelako Olatz Zugasti
Feliz Navidad Jose Feliciano
Ole Olentzero Ene Kantak
   
Etxarri Aranazko Abesbatza eta Abestatza txikia
Por eso cantamos Jose Elberdin
El burrito sabanero Hugo Blanco