Gure Pilotakoak bikain Emakumezkoen Paleta Goma Txapelketan

Guaixe 2016ko abe. 20a, 10:44

Lehen faseko finaletan Orella eta Imaz txapeldunak izan ziren eta Gomez eta Otxoa txapeldunordeak

Larunbatean Nafar Kirol Jolasen Emakumezkoen Paleta Goma Txapelketako lehen faseko finalak jokatu ziren. Etxarri Aranazko Gure Pilota taldeko palistek maila bikaina eman zuten.
Kimuen mailan Gure Pilotako Orellak eta Imazek 18 eta 5 irabazi zieten Mendillorriko Alonsori eta Arbizuri. Aldiz, kadeteen finalean Mendillorriko Espinalek eta Azanzak 25 eta 17 hartu zituzten menpean Gure Pilotako Gomez eta Otxoa.