Nafarroako Bertsolari Txapelketan aurrenekoz izena eman zuten zortzi bertsolarien artean kanporaketa jokatu zen Iruñean ostiralean. Txapelketan parte hartzeko lau txartel zeuden jokoan. 140 bertsozalek bete zuten Iruñeko Katakrak aretoa. Saioko bost ariketak egin ondoren epaileek Saats Karasatorre kanporaketako irabazle izendatu zuten.
Bertsolari etxarriarra final-laurdenetarako sailkatu da. Eta ez da sakandar bakarra izanen. Aurreko txapelketan Josema Leitza, Eneko Lazkoz, Joseba Beltza eta Oier Lakuntza aritu ziren. Laurek izena ematen badute sekula baino bertsolari sakandar gehiago egonen dira lehiaketan, bost. 43. Nafarroako Bertsolari Txapelketan 35 bertsolarik parte hartuko dute. Final-laurdenetako fasea otsailaren 18an hasiko da eta txapelketa apirilaren 8an despedituko da.