Jaki bilketa ikastolan

Guaixe 2016ko abenduaren 22a

Ikastola mustu zuteneko irudia.

Andra Mari ikastolako ikasleek gaur ohiko motxilez aparte bestelakoak eramanen dituzte klasera: lekaleak, arroza, olioa, kontserbak, esnea eta bestelakoak. Hirugarren urtea da Andra Mari ikastolako ikasleek Nafarroako Elikagai Bankuari ekarpena egiten diotena. Urtero 800 bat kilo jaki biltzen dituzte. Etxarri Aranatz aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak bankuaren eta ikastolaren arteko bitartekari lana egiten du eta azken horren ekimena txalotu du.