Sakanako Aizkora Txapelketa hartuko du Etxarrik

Guaixe 2016ko abe. 23a, 13:38

Abenduaren 24an, larunbatean, 13:00etan, Euskalerriari pilotalekuan

Etxarri Aranazko Udalak, Mank-en eta Sakanako Mankomunitatearen eta Sakanako Aizkora Eskolaren laguntzarekin Sakanako Aizkora Txapelketa antolatu du biharko, larunbaterako. 13:00etan hasiko da txapelketa, Etxarri Aranazko Euskalerriari frontoian, eta Sakanako lau aizkolari lehiatuko dira: Juanjo Erdozia eta Goizeder Beltza etxarriarrak, Ivan Resano dorrobarra eta Iker Gorriti uhartearra.

Aizkolari bakoitzak kana erdiko bat, 60 ontzakoa, 70 ontzakoa eta 80 ontzakoa erdibitu beharko ditu. Gabonetarako Etxarri Aranazko udalak antolatzen dituen ekimenen barruan dago Sakanako Aizkora Txapelketa.