Sakanako Aizkora Txapelketa Resanorendako

Guaixe 2017ko urt. 3a, 12:29

Abenduaren 24an jokatu zen txapelketa, Etxarri Aranatzen

Etxarri Aranazko Udalak, Sakanako Mankomunitatearen eta Sakanako Aizkora Eskolaren laguntzarekin Sakanako Aizkora Txapelketa antolatu zuen abenduaren 24an, Etxarri Aranazko Euskalerriari frontoian. Sakanako lau aizkolari lehiatu ziren: Juanjo Erdozia eta Goizeder Beltza etxarriarrak, Ivan Resano dorrobarra eta Iker Gorriti uhartearra. Aizkolari bakoitzak kana erdiko bat, 60 ontzakoa, 70 ontzakoa eta 80 ontzakoa erdibitu behar izan zituen. Lan bikaina egin zuten guztiek, baina azkarrena eta txapelduna Iban Resano izan zen.