Emakumezkoen pala: baditugu txapeldunak

Guaixe 2017ko urt. 4a, 11:50

XI. Sakanako Gure Pilota Emakumeen Pala Torneoko finalak jokatu ziren ostiralean

Abenduaren 30ean jokatu ziren XI. Sakanako Gure Pilota Emakumeen Pala Torneoko finalak. Batetik, kategoria txikiko finalak zeuden jokoan, eta, bestetik, eliteen eta 2. mailako finalak. Pala zaleek gozatu ederra hartu zuten, final ikusgarriak izan baitziren.

Jakina denez, Sakanako Mankomunitateak antolatzen du Sakanako Gure Pilota Emakumeen Pala Torneoa, Nafarroako Pilota Federazioaren, Gure Pilota klubaren eta Etxarri Aranazko Udalaren laguntzarekin. Egun, emakumeen palako torneo prestigiotsuenetako bat da hau. Helburua, batetik, emakumezkoen goi mailako txapelketa antolatzea da, eta, bestetik, kategoria txikiko torneoarekin, palista txikiekin egiten den lana erakustea.

Kategoria txikiko palistez gain, aurten elite mailan 9 bikote lehiatu dira eta 2. Mailan 7 bikote. Mank-ek txapelketaren balorazio positiboa egin du.

XI. Sakanako Gure Pilota Emakumeen Pala Torneoko finalen emaitzak
Kategoria txikiak:
Katagorriak: Mireia 13 / Nahia 15
Txitoak: Irati-Julene 22 / Ane-Olaia 20
Usoak: Iraia-Izaro 19 / Joana-Iune 22
Pottokak: Uxue-Naroa 25 / Maitena-Aroa 23
Eliteak:
Itsaso Pradera-Maider Mendizabal 30 / Uxue Murillo-Ariane Arrieta 21
2.maila:
Leire Gabirondo-Maider Ardanaz 30 / Ixone Martin-Irati Lasa 24