Aritz Munarriz zazpigarrena V. Garingo Mendi Lasterketan

Guaixe 2017ko urt. 24a, 09:51

Erkuden San Martin izan zen lehiatu zen emakume sakandar bakarra

2017ko mendi lasterketen denboraldiari hasiera eman diote korrikalariek, pixkanaka. Esaterako, igandean V. Garingo Mendi Lasterketa Herrikoia (11 km) jokatu zen Beasainen. 270 korrikalarik osatu zuten proba eta Hondarribiko Joxe Amunarriz izan zen azkarrena (52:01). 5 korrikalari etxarriarrek hartu zuten parte eta Aritz Munarriz zazpigarrena iritsi zen helmugara, irabazlearengatik 4 minutu pasara (56:03). Emakumezkoetan Maite Etxezarreta azpeitiarra gailendu zen (1:04:22), helmugara 67. postuan iritsi eta gero. Erkuden San Martin izan zen korrikalari sakandar bakarra. Etxarriarra 205.a sailkatu zen (1:17:33).

V. Garingo Mendi Lasterketa (11 km)
1.Joxe Amunarriz (Hondarribia): 52:01
7.Aritz Munarriz (Etx): 56:03
21.Joxeja Maiza (Etx): 58:55
44.Alberto Razkin (Etx): 1:02:04
195.Erkuden San Martin (Etx): 1:17:33
205.Mikel San Martin (Etx): 1:18:20