Alex Unzilla etxarriarra afizionatuetara

Guaixe 2017ko ots. 2a, 10:47

Burunda klubean trebatu da Unzilla.

Quick Step Telcom Gimex taldean ariko da

Burunda klubean zebilen Alex Unzilla, junior mailan. Etxarriarrak mailaz gora egitea lortu du eta afizionatuetara egin du salto. Quick Step Telcom Gimex taldean ariko da Unzilla, 23 urtez azpiko mailan. Txirrindulari bezala trebatzea, afizionatuen mailari tamaina hartzea eta abiadurari egokitzea eta esperientzia gehiago duten bere taldekideengatik ikastea, hori izango da bere lan nagusia.