Emakumeen Birako laugarren etapak Aralarko San Migel izango du helmuga

Guaixe 2017ko ots. 2a, 12:49

Laugarren etapa Etxarri Aranaztik atera eta San Migel izango du helmuga

Emakumeen Bira maiatzaren 17tik 21era bitartean jokatuko da, Nazioarteko Txirrindularitza Elkarteak (UCI), antolakuntzak proposatutako data aldaketa onartu eta gero. Izan ere, Emakumeen Bira Pro Tourreko proba izango da aurten. Antolakuntzak, aurreko urtean bezala, 5 eguneko etapa antolatu nahi zuen eta UCIk, aldiz, egun bat kentzea eskatu  zien. Antolakuntzak Sakanan etapa bat antolatu nahi zuen, eta etapa hori zegoen, hain zuzen ere, kolokan.

Azkenean 5 egun izango ditu Emakumeen Birak eta Sakanako etapa bermatu du antolakuntzak, Agustin Ruiz de Larrinaga buru dela. Horrela, azkenaurreko egunean, maiatzaren 20an, Etxarri Aranaztik aterako da Emakume Birako etapa eta lehen mailako Aralarko San Migel gainean despedituko da. 58 km-ko etapa labur baina gogorra izango da. Etxarritik aterata, lehenik 2. Mailak Zuarrarrate igo beharko dute txirirndulariek eta, ondoren, Lekunberritik igoko dira santutegira.

Gainontzeko etapak Iurretan, Antzuolan, Markina-Xemeinen eta, azkena, Oreretan jokatuko da, tartean Jaizkibel dagoela. Emakumeen Birak Laboral Kutxaren babesletza izango du eta ETBk egunero etapa bakoitzeko laburpena eskainiko du; horretaz gain, azkeneko etapa zuzenean eskainiko du.
Aurreko urtean Etxarri Aranaztik abiatu zen Emakumeen Birako etapa bat.