Etxarri Aranatzen argirik gabe

Guaixe 2017ko ots. 3a, 11:20

Iberdrolak jakinarazi du 13:00ak arte ez dela argirik egongo

Etxarri Aranatzen argirik gabe daude. Etxarriko Udala Iberdrolarekin harremanetan jarri da argiarekin zer gertatzen den jakiteko eta, esan dietenez, gaur eguerdiko 13:00ak arte ez dute argirik emango. Udaletik gaineratu dutenez, argi mozketa gertatu den arte Udalak ez du jakin argi mozketarik egongo zela, eta horregatik ezin izan du alde aurretik abisatu. "Argitu beharra dago argiaren eskumena Iberdrolarena dela eta Udalak ez duela esku-hartzerik" adierazi du Etxarri Aranazko Udalak, prentsa ohar bidez. Bukatzeko, sor daitezkeen eragozpenengatik barkamena eskatu du Udalak.