Etxarrin bertsotan

Guaixe 2017ko ots. 10a, 13:34

Gaur, 22:00etan, Leku Ona tabernan.

Azken entrenamendua. Izenburu hori eman diote gaurko bertso-saioari. Izan ere, bertsotan ariko diren lau bertsolariak heldu den astean hasiko den Nafarroako Bertsolari Txapelketan ariko dira. Honakoak hain zuzen ere: Ander Fuentes Itturri, Eneko Lazkoz, Joanes Ilarregi eta Saats Karasatorre. Azken bi horiek estreinako txapelketa dute aurtengoa.