Txirrindularitza denboraldia hastear dela, Aralar Txirrindularitza Taldeak 2017ko denboraldirako asmoak, helburuak, egutegiak, antolatu beharreko lasterketak 2017rako prest dituen kategoria ezberdinetako taldeak eta entrenatzaileak aurkeztuko ditu. Ekitaldia Etxarri Aranazko kultur etxeak hartuko du, bihar, larunbatean, 17:00etan.