Aralar, familia hazten doa

Guaixe 2017ko ots. 23a, 16:23

43 txirrindulari ditu talde sakandarrak eta aurten juniorren taldea izango du

Aralar Txirrindularitza Taldeak 2017 denboraldiko aurkezpena egin zuen larunbatean Etxarri Aranatzen. Sakanako taldea denboraldiari ekiteko gogotsu dago. Eskolen mailan 31 txirrindulari ditu taldeak eta, kadeteen taldeaz gain, aurten juniorren taldea izango du, aurreko denboraldian ez bezala. Izan ere, aurreko urteko kadeteek saltoa egin dute maila gorenera. Maila gorenekoak dagoeneko hasi dute ibilbidea, baina eskoletako kategorikakoak martxoaren 18an hasiko dira entrenatzen. Guztira 43 txirrindulari trebatuko dira Lakuntzako taldean, aurreko urtean baino bi gehiago.

Alfonso Tadeok jarraitzen du lehendakari lanetan, alboan Mari Asun Erdozia idazkaria, Javier Etxarri lehendakariordea eta Edurne Arkauz diruzaina dituela, ondoko batzordekideekin batera: Alberto Martinez, Jose Maria Cerviño, Laura Sainz, Juanjo Erdozia eta Antonio Ieregi.

Kirolari onak eta pertsona hobeak
“36 urte badira talde hau lanean hasi zela. Bertatik neska-mutil asko pasa dira eta jende askok bere denbora eskaini diete txirrindulari hauei. Aralar taldearendako txirrindulari eskola honetatik atera diren txirrindulari guztiak dira txapeldunak, eta aurrerantzean ere horrela izatea espero dugu, kopa eta dominen gainetik pertsona garelako talde hau osatzen dugunok” nabarmendu zuten Aralar taldeko arduradunek denboraldi berriko aurkezpenean. Gaineratu zutenez, “denboraldi hau aurrekoak bezala izatea espero dugu, gure neska-mutilak entrenamenduetan saiatzen jarraitzeko, kirolari onak eta pertsona hobeak izateko.

5 lasterketa
Aurten Aralar Txirrindularitza klubak 5 proba antolatuko ditu: eskoletako probak Lekunberrin (ekainak 3), Etxarri Aranatzen (ekainak 10) eta Lakuntzan (abuztuak 5), Emakumeen Birako proba Lakuntzan (ekainak 17) eta kadete mailako proba Lakuntzan (abuztuak 28).

Historia
1980. urtean sortu zuen Aralar Txirrindularitza Taldea Joxe Andueza lakuntzarrak, Lakuntzan, hainbat guraso, txirrindulari eta laguntzaileekin batera. Hasieran haurren mailako kategoria zegoen bakarrik, baina 1981. Urtean kadeteko taldea sortu zen, 1982.ean jubeniletakoa eta 1988. Urtean emakumeen taldea. 1991. Urtean Intersport Irabia taldea Aralarko emakumeen taldeko babesle nagusia bilakatu zen eta aurrerago Aralar klubeko talde guztiak babestu zituen Intersport-Irabiak. Egun, berak jarraitzen du babesle nagusi izaten eta, beste behin, eskerrik beroenak eman zizkioten Aralar klubeko ordezkariek, gainontzeko babesleei bezala, “hau guztia aurrera ateratzea ahalbideratzen dutelako”.

Babesleak
Intersport-Irabia babesle nagusiaz gain, ondokoek babesten dute taldea: Sakana Kooperatiba, Lakber, Trefinasa, Xalok, Floristeria Lorea, Talleres Juga, Talleres Bikain, DYAko anbulantziak, Arribici, Ciclos Muruzabal, Construcciones, Kirolmank, Sakanako Mankomunitatea eta Lakuntza, Arbizu eta Etxarri Aranazko Udalak.

Aralar Txirrindulari Taldea 2017
Eskolak (31 txirrindulari):
Promesak: Adur Lizarraga, Unax Etxeberria, Ekai Erdozia, Urko Oiarbide, Julen Ruiz de Erentxun eta Hodei Lizarraga. Entrenatzaileak: Txomin Huarte eta Ioseba Lizarraga.

Hasiberriak: Ibai Arana eta Oiert Irujo (2. urtekoak) eta Janitz Zufiaurre, Joseba Perez, Manex Huarte, Luca Martinez, Aimar Azanza, Ekain Navarro eta Aratz Lizarraga (lehen mailakoak). Entrenatzaileak: Jon Arregi eta Juan Bautista Urtasun.

Kimuak: Manex Zufiaurre, Naia Perez, Achraf Sbai, Aritz Oiarbide eta Xabier Ieregi (2. Urtekoak) eta Ioritz Arratibel, Bakarne Arregi, Alain Rosado, Eñaut Oiarbide eta Leire Urtasun (1. Urtekoak). Entrenatzaileak: Mikel Oiarbide eta Alfonso Tadeo.

Haurrak: Jon Erdozia, Ion Cerviño eta Martzel Etxeberria (2. urtekoak) eta Mikel Ieregi, Alex Lopetegi eta Aimar Tadeo (1. Urtekoak). Entrenatzaileak: Alberto Martinez eta Juanjo Erdozia.

Kadeteak (5 txirrindulari): Urko Gorriti eta Inhar Astiz (2. urtekoak) eta Aitor Alberdi, Asier Irujo eta Igor Arrieta (1. urtekoak). Entrenatzaileak: Javier Etxarri eta Edi Cerviño.

Juniorrak (7 txirrindulari): Beñat Etxezarreta, Imanol Galarza, Xabier Mauleon, Unai Lizarraga, Josu Etxeberria, Iker Cerviño eta Javier Mitxaus (1. urtekoak). Entrenatzaileak: Edi Cerviño eta Javier Etxarri.