Inauteriak ihoteak 2017

Oraindik bi ihote egun

Guaixe 2017ko otsailaren 24a

Aurreko hiru ostegunetan Gizakunde, Andrekunde eta Garikunde ospatu ondoren, txikienak izanen dira protagonistan Zalduniyoten, igandean. Haurrak txatarraz janzteko gonbidapena luzatu du Iyote Batzordeak. 18:00etan, plazan, jarri dute hitzordua. Kintoek antolatutako jokotan aritzeko aukera izanen dute. Txistulariak izanen dira giroa alaitzen eta Harzabal elkarteak txokolate-jana eskainiko du. Asteartean segida izanen du ihoteak.

Otsailak 28, astearteiyote
9:30etik 14:30era Kintoen eta Txurrutxiki txarangaren kalejira herrian barna.
12:00etan Banda Parranda, haurrendako animazioa eta dantzaldia.
13:30ean Txurrutxiki txarangaren kontzertua.
17:30ean Txokolate-jatea.
Txurrutxiki txarangaren kalejira.
18:00etatik 22:00etara Dantzaldia Orots taldearekin.