Haur-ludotekako aurre-matrikulazioa zabaltzera

Guaixe 2017ko mar. 2a, 17:14

Heldu den ikasturtean Danbolintxulo haur ludotekan euren seme-alabak matrikulatu nahi dituztenek  astelehenetik hilaren 24ra arteko epea dute. Gurasoen batzar bidez kudeatzen duten zerbitzua da, 2005eik martxan dena udalaren laguntzaz. Irailetik garila bitarteko eskaintza egiten du 8 hilabete eta 3 urte bitarteko umeendako. Ordutegia familiek finkatzen dute. Ikasturte honetan, esaterako, 8:00etatik 14:30era izanen da zabalik. Haur ludoteka ezagutu nahi dutenek, hilaren 13an, 11:30etik 13:00etara, eginen den ate irekien jardunaldian parte hartzeko aukera izanen dute.