Plazari buruzko aurreneko batzarra ostegunean

Etxarri Aranazko Udalak plaza hobetzeko parte-hartze prozesua martxan jarri du. Plaza eta Iturri Eder ingurua hobetzeko etxarriarren iritzia jasotzeko galdera-sorta zabaldu du. Udaletxean eta liburutegian eskuratu daitezke eta beteta emateko epea astelehenean despeditzen da. Bi batzar iragarri ditu udalak ere. Zer du hobetzeko gure plazak eta inguruak? izenburua du aurrenekoak eta ostegunean, 17:30ean, udaletxean izanen da. Bigarren batzarra hilaren 30ean izanen da, ordu eta toki berean. Deialdiak bi galdera ditu: plazan estalope bat eginen dugu? Non?

Erlazionatuak

Plaza hobetzeko parte hartze prozesua martxan jarri da

Etxarri Aranatz

Galdera-sorta bat erantzun eta bi batzarretan parte hartzeko gonbidapena egin du udalak.