Etxarri Aranazko Udalak plazan estalpe bat beharrezkoa den eta Iturri Eder ingurua egokitu behar den jakiteko parte-hartze prozesua martxan du. Lehenik etxarriarrek inkesta bat erantzuteko aukera izan zuten. 150ek baliatu zuten aukera. Han emandako erantzunen ondorioak hilaren 16an egin zen aurreneko batzarrean aztertu ziren, 25 pertsonaren artean. Gutxienekoak zein diren begiratu eta berraztertzea egoki jo zen. Bihar, 17:30ean, udaletxean beste batzar bat izanen da. Hara joaten direnek bi galderari erantzun beharko diote: plazan estalope bat eginen dugu? Non?