Haur poesia lantzeko lantegia

Guaixe 2017ko api. 4a, 10:00

Maiatzaren 6an izanen da, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00etara, Etxarri Aranazko kultur etxean.

Aho bete amets izenburua du Yolanda Arrieta idazleak zuzenduko duen lantegiak. Hartan ahozko haur poesiaren onurak eta baliabideak ezagutaraziko ditu, modu praktikoan. Material gaurkotua non topatu ere erakutsiko du. Lantegia guraso, zaintzaile, irakasle, irakasle-gai, monitore eta liburutegiko arduradunei zuzenduta dago.

Parte hartu nahi dutenek euskara1@sakana-mank.eus e-posta helbidean izena eman beharko dute. 10 euro ordaindu beharko dituzte. Plaza kopurua mugatua dela jakinarazi dute. Lantegia Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Etxarri Aranazko Udalaren laguntzaz antolatu du.