Belardi elkarteak ibarreko nekazariek, abeltzainek eta ekoizleek osatzen dute. Haren helburua Sakanan lehen sektorea bermatzea eta kontsumo zuzena eta tokikoa bulkatzea da. Asmo horrekin sortu zuen Ama Lurra azoka, aurten seigarren aldiz antolatzen dutena Etxarri Aranazko Udalaren laguntzaz. Azoka hori Sakanako nekazaritza eta abeltzaintzaren erakusleiho izan nahi du.
Amalur azoka Sakanako eta Nafarroako ekoizleen 18 bat salmenta postu izanen dira eta haiek ekoiztutako produktuen salmenta zuzena eginen dute, bitartekaririk gabe. Gainera, bisitariei ekoizpen prozesuaren inguruko azalpenak emateko prest egonen dira. Euren salmahaitan gazta, ardoa, ogia, karakolak, txerrikia, ukenduak, olioa, ereiteko patata eta beste izanen dira. Gainera, abeltzainek zein abererekin lan egiten duten ikusteko aukera izanen da. Ardiak, txerriak, behiak, astoak, behorrak… ikusteko aukera izanen da. Goizean eta eguerdian plazan erretako Euskal txerriko pintxoen dastaketa izanen da. Musika, jakina, ez da faltako.
Tailerrak
11:30etik aurrera gazta egiteko, ardiei ilea mozteko eta artilea lantzeko tailerrak izanen dira.