Euskal presoen eta iheslarien Euskal Herriratzea eskatu eta haien eskubideak bermatuak izan daitezela exijitzeko, beste behin, Elkartasun Eguna antolatu dute Etxarri Aranatzen. Aurtengo berritasun nagusia eguerdiko ginkana da. Herriko preso bakoitzeko talde bana lehiatuko da, hau da, zazpi. Guztiek zazpina proba gainditu beharko dituzte.
Antolatzaileek azaldu dutenez, “testuinguru bereziyen eiñen diau aurten Elkartasun Egune. Aldiateti, presuen egoeran larritasune Oier Gomez gasteiztarra bizitzen ai dan atakak yakusten dau; minbizi klase oso bortitze daka eta sei hillatetako bizi itxaropena eman dobie. Bia eta gaixotasun larriyek dazkabien beste hamabi presuek kalia atiatziek erabateko urjentziye daka”.
Bestetik, nabarmendu dutenez, preso eta iheslarien etxeratzeko aldarrikapenak “sekule beño babes geyo daka bei Euskal Herriyen bei nazioartien”. ETAren hilaren 8ko armagabetzeak “bake eta askatasun egarriye Euskal Herritti mundu zabalia yamatie lortu dau. Bi estatuban jarrera itxiye mugiazteko denon inyerra da biherreskue, ta ez dakau denboraik alferrik galtzeko”. Gaztigatu dutenez, preso politikoen nazioarteko egunetik, apirilaren 17tik, Lakuntzan ospatuko den Hatortxu-rock-era arte, garilak 27, mobilizazio asko izanen dira “preso ta iheslayan askatasunan aldeko herri gogue nabarmentzeko”.
Egitaraue
11:00etatik aurria Puzgarriyek ta Zorri Azoka.
12:00ten Presuen aldeko super herri-ginkana.
14:30ien Herri bazkaye.
17:30ien Poteue elektrotxarangakin.
20:00ten Preso ta iheslayek etxien nehi ttugu! Manifestaziyue.
21:00etan Musike plazan.
22:00etan Zezensuzkue.