Madrildarra sortzez, Aspaldi Etxarri Aranatzen bizi zen Justo de la Cueva Alonso. Joan den asteqan hil zen. Abokatua eta soziologoa, azken horretan aritu zen 1967tik. Hainbat unibertsitatetan irakasle izan zen. Makina bat argitalpen zientifiko eta politiko argitaratu zituen. Gainera, irakaskuntzaz aparte makina bat hitzaldi emandakoa zen. Familia ohiturari jarraituz, gaztetatik hainbat egunkari eta aldizkarietan argitaratu zituen bere lanak.
De la Cuevak komunista eta abertzale, euskal independentista, feminista eta ekologista erradikaltzat zuen. PSOEko militante marxista, 1977an Felipe Gonzalez idazkari nagusiarekin zituen ezadostasunengatik espedientea zabaldu zioten. Alderdia utzi zuen. Nafarroara lekualdatu eta HBko militante egin zen. BVEk bere etxea tirokatu zuen eta gutxigatik libratu zen.
Hainbat lan idatzi zituen, haietako batzuk bere emazte Margarita Aiestaran Aranazekin batera sinatuak. Berak idatzitakoak dira: Negación vasca radical del capitalismo mundial (1994, Vosa), Los automóviles: esos asesinos que impunemente matan cada día a miles de personas (1996, Hiru) edota La escisión del PNV (1988, Txalaparta). 90eko hamarkadan Red Vasca Roja web orri internazionalista sortu zuen, 2004an estatuak itxi zuena.